“Gurasoek umeei laguntzen dietenean euren eskubide eta betebeharrak zeintzuk diren ulertzen eta gainontzeko pertsonen eskubideak errespetatzen, helduaro arduratsu baterako oinarriak ari dira jartzen. Konbentzioaren hitzaurrean jasota dagoenez, hori egitean, seme-alabak honelaxe bizitzeko prestatzen dituzte: “… Nazio Batuen Kartan aldarrikatutako idealen espirituan eta, zehatzago esateko, bakearen, duintasunaren, tolerantziaren, askatasunaren, berdintasunaren eta elkartasunaren espirituan” UNICEF.
Web honetan aurkituko duzue Nazio Batuen Batzar Nagusiak Umeen Eskubideei buruzko Konbentzioan onartu zen testuarekin loturik dauden 10 ipuin. Ipuin hauek “Solas egiteko Ipuinak” deritzon ipuin bildumaren parte dira.
Web honek bi berezitasun ditu. Bata audio-liburu formatuan eginda dagoela da, hau da, ipuinak irakurri eta aldi berean entzutea posible da. Eta beste berezitasuna euskeraz soilik eginda dagoela da. Hau neska-mutilek euskeraz irakurtzeko eta euskera entzuteko aukera ematen die hizkuntza era dibertigarrian ikasteko. Sartu Web gunera.